Inontza Ingurumen Hezkuntzako proiektua da, eta naturaren zaintza eta ezagutza bultzatzeko asmoarekin sortu zen.
Horretarako, hainbat ekintza eskaintzen ditugu, hala nola eskolako baratzeak, txangoak eta gai anitzei buruzko tailerrak.
ZERK MUGIARAZTEN GAITU?
Ingurumen-krisiak eta naturarekiko lotura ezak; horiek agerian uzten baitute komunitarioagoa eta ingurunearekiko errespetu handiagokoa izango den bizimodu baten beharra.
BIODIBERTSITATEA ZAINTZEA
ELIKADURA BURUJABETZA
EKOFEMINISMOA
INGURUMEN HEZKUNTZA
ESKOLAKO BARATZEAK
Baratzea naturarekiko kontaktua berreskuratzeko tresna gisa erabiliko da.
Ikastetxe bakoitzean orturako espazio bat jarriko dugu abian. Lur langarririk balego, bertan egingo dugu eta bestela, baratzea material birzklatuekin sortuko da.
TXANGOAK ETA TAILERRAK
Agroekologiako funtsezko aldeak, gure inguruko ezaugarriak eta krisi-klimatikoa bezalako gaiak landuko ditugu.
NORI ZUZENDUTA DAGO?
Ikastetxeei
Ekintzak maila guztietako ikasleekin lantzako pentsatuta daude, Lehen Hezkuntzatik Batxilergora.
Bestelako erakunde edo kolektiboei
Interesa duen edozein taldek gure ekintzak egin ahal izango ditu.